Nahiz eta atzerrian behin betikotasunez bizi, nazionalitatea mantentzen duten eta Atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle-Erroldan (AEHE) izena emanda duten nafar guztiek (zein haien ondorengoek) bozkatu ahalko dute atzerritik.
Bozkatzeko betekizunak:
1.- Kontsulatuko Matrikula Erregistroan izena emanda egotea atzerrian era iraunkorrean bizi den herritar bezala; Atzerrian bizi diren espainiarren errolda (AEE).
2.- Atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle-Erroldan (AEHE) izena emanda izatea.
Kontuan izan beharreko datak:
Urtarrillaren 31: erroldan izena emateko azken eguna.
Apirilaren 22tik 29ra: Administrazioak hauteskundeetako dokumentazioaren bidalketa egiteko epea.
Maiatzaren 3tik 9ra: Hauteskundeetako boto-paperen bidalketa edo deskarga telematikoa Administrazioaren partetik.
Maiatzaren 20tik 25era: Enbaxada eta Kontsulatuetan presentzialki bozkatzeko epea.
Maiatzaren 23a: Posta bidezko botoa emateko azken eguna.
Boto presentziala
Presentzialki hautetsontzian botoa emateko epea maiatzaren 20tik 25era bitartekoa izango da.
Eskubide hau gauzatu nahi duten herritarrek, presentzialki eman beharko dute botoa erregistratuta dauden Enbaxada, Bulego edota Kontsulatuko sekzioan edota horretarako ahalbidetuko diren espazioetan, goiz zein arratsaldeko ordutegian.
Horretarako, Enbaxada guztietan, Kontsulatuko dependentzietan, eta baimenduta gainontzeko espazioetan hautetsontzi edo hautetsontziak egongo dira, zeinak funtzionario batek babestuak egongo diren.
Kontsulatuko administrazioak bermatu egingo du prestatuko diren bozka tokietan boto-paper ofizialak egotea eta behar bezala iragarrita, hala nola, bozkatzeko gutun-azal nahiko eta bozka presentzialerako beharrezkoa den gainontzeko dokumentazio guztia deskargatzeko beharrezko baliabide informatikoak.
Posta bidezko bozka
1. urratsa: Hauteskunde Batzordera zuzendutako gutun-azal bidez:
- Bozkatzeko gutun-azala edo gutun-azalak.
- Erroldan izena ematea egina dagoela baieztatzen duen ziurtagirietako bat, zeinaren atzean agertu behar diren: boto emailearen sinadura eta pasaporte edo NAN zenbakia.
- Espainiar autoritateek egindako pasaportearen edo NANaren fotokopia, edo nazionalitate ziurtagiria, edota horren faltan, Kontsulatuko Matrikula Erroldaren izen ematearen ziurtagiria.
2. urratsa: Hori guztia, Karrerazko Bulego Kontsularrera edo boto-emaile bakoitzari esleitutako Misio Diplomatikoaren Sekzio Kontsularrera bideratutako gutun-azal batean sartuko da, eta gutun-azal honetan ere sartu beharko da erroldako izen ematea frogatzen duen ziurtagiria.